XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoikua gizonduteko eskutapen andia aingeruak agertu eutzunian!.

Atsegin-atsekabe onekaitik eskatzen deutzugu, poztu deizula gure biotza oiñ bizitza on baten pozagaz; eta gure azkenengo atsekabietan, zuriaren antzeko eriotziagaz Jesus eta Maria lagun doguzala.

Aita-guria, Agur-Maria ta Gloria.

BIGARRENA.

-¡Aitalenik zoriontsuena beste gustien artian Jaungoiko gizonduaren Aitatzat auturiko San Jose doatsua Jesus-Umia allagiñako ezeukian jayoten ikusita artu zenduan atsekabia, laster biurtu jatzun zeruko poz, aingeru-soñuak entzun, eta gau miraritsu atako argitasuna ikusirik.

Atsegin-atsekabe onekaitik eskatzen deutzugu, bizitza onetako bidia igarotakuan, aingeruen soñuak entzun eta zeruko argitasuna ikustera juan gaizala.

Aita-guria, Agur-Maria ta Gloria.

IRUGARRENA.

-¡Oh, Jaungoikuaren legien betetzalle zintzo, San Jose doatsua! Gure Erosle Jesus-Umiak Bile-ebaikunde edo zirkunziziñuan izuri eban odolak biotza ausi eutzun.

Baña Jesus'en izenak pozez beteta indartu zinduzan.

Atsegin-atsekabe onekaitik eskatzen deutzugu, kendurik bizitzan gure okerreri gustia, pozik il gaizala, Jesus'en izen santua ao ta biotzian dogula.

Aita-guria, Agur-Maria ta Gloria.